XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau aditu zuenean, berehala prestatu zen bost haietako bat, korrikalaria bait zen...

Beste emakume bat ere, haiek bezalaxe han zain zegoena, joan zen.

Biak irten zein baino zein, ontziak hartuta.

Beste gainontzekoak zain, zer gertatuko ote zen.

Baina gizonak berehalaxe pasa zuen emakumea.

Bainu-etxean ura hartuta zetorrela, gizonak topo egin zuen emakumearekin.

Eta emakumeak esan zion: - Gizon, erraz irabazten didazu, eta gauden piska batean kontu batzuk esanaz.

Eta hala gelditu ziren biak kontu kontari.

Baina emakumeak, apustua irabazi nahirik, lo-belarra ipini zion gizonezkoari.

Baita lo hartu ere azkar gizonak, harri koskor baten gainean burua zuela.

Orduan, emakumeak gizonak betetako ontzia hartu, eta bere hutsa utzirik korrika abiatu zen Madrilera.

Besteak larri zeuden zain, noren hotsa adituko ote zuten.

Eta hazia noiz ernetzen zen hotsa aditzen zuen gizon hark, emakumearen pauso hotsa aditu zuenean, esan zien: - Ez diagu gauza onik, emakumea zetorrek aurrena.